XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tennessy Williams eta bizirik gelditzen zitzaizkion bi lagunak (Ford Forest eta Jeromy Kansas) ez ziran andik mugitu.

Aiei ez zitzaien politikarengaitik axolik.

Newhouse, Saint Louis`en zegoan guda asi zanean.

Katti`ren iru neskatx lagun aien gurasoen oso adiskide egin zan, bai bait zekiten gaiñera, lau neskatxek kontatuta, gazte bikain arri zenbat zor zioten.

Katti, Noemi Sherman kaxkagorriaren etxean jarri zan bizitzen, Noemi`k berak ala eskatu ziolako.

Etxe artan apaldu zuten guda asi zan egun artan neskatxekin batera, auen gurasoak ere.

Eta Katti`k eta Newhouse Gazteak, jakiña.

Apalondoan, bakarrik gelditu ziran gizonezkoak: Sherman jenerala, Barton fiskal nagusia, eta Andrews meatzari aberatsa.

- Eskerrikasko, Newhouse, zure gogoz Iparraldeko gudaroztean sartu nai duzulako.

Zuzen-zuzenean nere serbitzura artzen zaitut, kapitan bezala, baiñan izan daiteken eginkizunik zaillenean, arriskutsuenean eta garrantzitsuenean jarri nai zaitut.

Zoaz egoaldera eta sartu zaitez an egotarren gudaroztean, eta izan zaitez bertan, nere begi eta nere belarri.

An lan egokia egiteko, ordea, gutxienez kapitan izan bearko zenuke, eta ez dakit ori nola lortu.

- Ori... gure kontu, Sherman, - esan zion Andrews bankalariak.

Nik baditut egoko Laterrietan naiz demokrazi zale izan, an gelditu bearko duten adiskide bankalariak, eta Barton`ek ere izango ditu nere bankalari oien antzeko epaille eta legegizonak.

Gure gazte onek, ekonomia ikasi duala dio.

Errez aurkituko diogu kapitan lez Egoko gudaroztearen Buruzagi Nagusiaren Staff edo kontseillu nagusian nola sartu.

Gauez irten zan Newhouse, Sherman`en etxetik.

Lorategian, Katti irten zitzaion bidera.

Illargiaren izpiren batek jota edo neskari masaillean malko batek diz-diz egin ziola oartu zan mutilla.

Baita, iñoiz baiño legunago zala aren abotsa, mintzatzen asi zitzaionean: - Emaidazu, arren, masailleko bat, Newhouse, - asi zitzaion esaten aurpegia masailleko ura artzeko emeki eskeiñiaz.

- Zer dala-ta, Katti? - Aurretik masailleko bat eman gabe nik noizbait egingo nizun galde bati erantzungo ez zeniola, bein batean esan zenidalako... eta noizbait aren garaia ain zuzen oraintxe iritxia dalako... eta bere-baitan nere bizi guztia daraman galde bat egin nai dizudalako.

Aski masailleko ozena eman zion mutillak, eta muxu bat gero, masail artan, neskak ai egin zuanean.

- Eskerrikasko, Newhouse.

Eta gero, bi eskuak mutillaren bizkarean ipiñiaz, eta bere ezpaiñak aren ezpaiñetara urbilduaz, lau itz goxo jalki zituan neskatil lilluratuak.

- Ezkonduko al ziñake nerekin? Ez dut, noski, mutillaren poza azaldu bearrik; ezta aren erantzuna zer izan zan esan bearrik ere.